LIZARRALDEA INSTITUTUAK BERTZE BEHIN IRABAZI DU OLINPIADA MATEMATIKOA
Maiatzaren 21ean, larunbata, DBH 2ko ikasleei zuzenduriko XXX. Olinpiada Matematikoa egin zen Zintronikoko La Paz Institutuan.
Urtero bezala, guraso zein irakasleen konpainia probestuz, DBH 2ko ikasle talde bat elkartu eta goiz ederra eman zuten aipatu institutuan: bertze modu batean aritu ziren matematika ariketak egiten. Bertako arduradunek zoragarri prestatu zuten dena, eta horren ondorioz, hara joandako guztiok arras ongi sentitu ginen.
Tornamira Matematika Irakasleen Elkarteak izendatu zituen gure bost ikasleak gogoz eta umoretsu aritu ziren. Binaka jarrita, ikaragarri ahalegindu ziren 6 ariketa ahalik eta modurik egokienean ebazteko. Hortaz, ondoren ageri diren bost ikasleei zein beren familiei gure esker ona eman nahi diegu:
Laura Salvatierra Berrueza
Pablo Guembe Ibáñez
Sonia Ruiz de Gaona Soravilla
Xabier Iturralde Ibáñez
Eta eskerrak eman nahi dizkiegu, baita ere, Conchi Pinillosi –jarrai dezala datozen olinpiadetan ere gidari-lanak egiten—, prozesuan zehar gisa guztietako ekarpenak egiten dituzten irakasleei, Matematika Departamentuari eta institutuko zuzendaritzari jasotako sostenguagatik.
Eta bereziki zoriondu nahi dugu irabazle gertatu zen Lizarraldea Institutuko Adriana Lara Cabestrero ikaslea: San Fermin Ikastolako Javier Lakidain Maldonado bikotekidearekin batera, XXX. Olinpiadako irabazleak izan ziren biak. Hori dela eta, Adriana eta Javier, Iturrama Institutuko Nicolás Ayúcar ikaslearekin batera, Nafarroako ordezkari gisa arituko dira Kantabrian eginen den Olinpiada Matematiko Nazionalean.
Adriana Larak Lizarraldea Institutuko José Jesús Hipólito Usme ikaslearen lekukotza hartuko du, azken honek irabazi baitzuen joan den urteko olinpiada.
Kontuan hartzekoa da meritu handiko lorpena izan dela, maila altuko proba izateaz gain, Nafarroako 48 ikastetxeetako 144 ikaslek parte hartu baitute..
Adriana Lara Cabestrero