Pasa den ostiralean, Martxoak 26, gurekin egon zen Eduardo Sáenz de Cabezón matematikaria. Segurtasun neurri guztiak errespetatuz matematikaria eta Errioxako Unibertsitateko irakasleak 3 hitzaldi eman zituen Lizarraldea BHI-ko batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleentzako. Gainera, gure ikastetxeko bigarren mailako ikaslea den Leyre Vidán Ortigosak elkarrizketa bat egin zion. Esperientzia oso aberasgarria izan zen bertan egon ziren ikasle eta irakasle guztiontzat.