Hirugarren hiruilabetean zehar, 4.DBH-ko Plastikako ikasleak proiektu bat egin dute, zeinean gelak patiarekin ordezkatu duten. Patioan dauden lau zutabe margotu dituzte, justu zaborrontzia duten zutabeak, hauek markatzeko asmoarekin. Estilo ezberdinekin gai ezberdinak adierazi dituzte; natura, mitologia, ikastetxeko bidaiak edo positibotasunez betetako esaldiak. Emaitza oso polita geratu da, patiari kolerea ematen diolarik.