Pasa den Urtarrilean 4.DBH-ko Lizarraldea BHI-ko ikasleak karlismoaren museoan bisitaldiak egin zituzten, egun eta talde ezberdinetan. Jarduera hau, Historia, Geografia eta Gizarte Zientzietako departamentuak antolatu zuen, XIX. Mendeko historiarekin eta bereziki “Erregimen liberalaren garaipena eta ezarpenarekin” erlazionatutako jarduera osagarri bezala.
Bisitaldi honen helburua Nafarroan, eta bereziki Lizarraldean, horrenbeste eragina izan zuen karlismoa bezalako mugimendu antiliberalak ezagutu eta ulertzea izan zen.