DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATU TITULUAK
Doakoa dira, eta institutuak berak eskatzen ditu automatikoki, “DBH” edota “Helduen Bigarren Hezkuntza” gainditzen duten ikasle guztiei banatzeko.
Ikasleek zein beren senideek ondoko ikasturteko apiril-maiatzean jaso ahalko dituzte titulu horiek.
BATXILERGOKO TITULUAK
Nahitaezkoa 2. batxilergoa gainditu duten ikasleendako.
Tasak hurrengoak dira:
- Tasa Arrunta: 50,20€
- Familia ugari/gurasobakar orokorra edo %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten ikasleak: 25,10€
- Familia ugari/gurasobakar berezia edo %65ko desgaitasuna edo handiagoa duten ikasleak edo ekintza terroristen edo genero indarkeriaren biktimak: 0€
- OHARRA: bi hobari baldintza beteko balira, metatuko lirateke.
Ordaintzeko modua:
- INSTITUTUAREN tasen kontuan ordainduko da: ES58 2100 3693 2822 0020 2057
- Kontzeptu gisa ikaslearen izen-abizenak jarri
- Ordainketa egin ondoren, ikasleek ordainagiria idazkaritzara igorriko dute (pdf-n edota jpg-n) hurrengo estekaren bitartez
Titulua jasotzea:
Ikasleek zein beren senideek ondoko ikasturteko apiril-maiatzean jaso ahalko dituzte titulu horiek, “Puiko Amaren Eskolakoek” eta Garesko “Padres Reparadores Eskolakoek” ere halaxe eginen dute.
URRUTIKO HIZKUNTZA ESKOLAKO TITULUAK
Hurrengo web orrialdetik eskatzen dira: Sartu hemen
Eta ondoko helbidean jaso: Kale Nagusia, 65, Iruñea
ZIURTAGIRIAK
Bideratu daiteke:
- Idazkaritzan pertsonalki.
- 848431450 telefonora deituz.
- Web honen hasierako orrian agertzen den harremanetarako formularioaren bidez.