IES Tierra Estella-Lizarraldea BHI institutuko zuzendaritza taldearen izenean, agurtu egin nahi zaituztet, eta, bide batez, ongi etorria eman nahi dizuet ikasle, familia, langile zein irakasle guztiei hasi berri dugun 21-22 ikasturtera.
Gure ikastetxea Estella-Lizarran dago, eta merindade osoko ikasleak hartzen ditu. Hori dela eta, aniztasuna da institutuaren ardatzetako bat: aniztasun kulturala, linguistikoa eta hezkuntza-komunitateak berak osatzen duen dibertsitatea. Eta denak direnez aberasgarriak, horien guztien aldeko apustu sendoa egin nahi dugu.
Gure hezkuntza-proiektuaren oinarrian pertsonak daude, eta pertsona horien alderdi guztiak garatzea dugu helburu; eta horretarako, kalitatezko hezkuntza eskaintzen dugu. Azken batean, pertsonen gaitasunei ematen diegu garrantzia, eta gaur egungo gizartearen beharrei erantzun egokia eman nahian, gure erronka nagusietako bat da institutuaren izaeran barnetaturik dauden metodologia eta teknologia berriak sustatzen eta indartzen jarraitzea.
Hortaz, animatu nahi zaituztet atari birtual honetan nabigatzera: ilusioz eta gogo handiz sortu genuen, eta nahiko genuke hezkuntza-komunitate hau osatzen dugunok gure arteko komunikaziorako eta informaziorako tresna gisa erabil dezagun.
Mila esker denona den web-orri honetara hurbiltzeagatik!
Ongi etorri IES Tierra Estella / Lizarraldea BHIko web-orrira!
Elisabeth Eskisabel Azanza.
Zuzendaria.