Urtarrilaren 16an, 1. Batxilergoko ikasle talde bat JAKIUNDEk antolatutako hitzaldi batean egon ziren. JAKIUNDEk, Zientzia, Arte eta Letretako akadeamiak, UPV/EHU-ko Kultura zientifikoko katredarekin batera antolatu zuen jarduera.
Hitzaldia, Jakin-mina programaren baitan kokatzen zen, unibertsitate aurreko ikasketak egiten dituzten ikasleei zuzendutako. Programaren helburua akademikoki motibazio handia duten ikasleen garapen intelektual eta pertsonala da, horretarako jarduera multidisziplinarrak antolatzen dituztelarik, pertsona adituen laguntza eta presentziarekin. Ikasle hauen ezagutza zabaldu nahi da jarduera hauekin, hala nola, haien jakinmina sustatu ezezagunarekiko interesa erakarriz.
Honakoan gaia “Hiritarren partehartzea hiriko airearen kalitatearen hobekuntzan” izan zen eta hizlaria Jesús Miguel Santamaría irakaslea izan zen, Nafarroako Unibertsitateko Kimika eta Edafologia departamentukoa.
Hurrengo hitzorduak honakoak izango dira:o “Nola hitzegin eraginkortasunez jendeaurrean” Profª. Nagore Gil, 98.3 Radio-ko Zuzendariordea, Nafarroako Unibertsitateko Kazetaritza Proiektuen irakaslea, Martxoaren 13an, eta “Arkitektura ¿zientzia edo artea?” José Ángel Medina, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako irakasleak zuzenduta.