Osasungintza tailerra irakasgaia egiten duten 3. mailako ikasleek bisitaldi bat egin zuten pasa den Abenduaren 16an. Goizeko lehen partean, produktu ekologikoak ekoizten dituen EKOLO enpresan egon ziren, zukuaren eta oliba olioaren ekoizpen prozesuak ezagutzen. Ondoren MENDIA trujal edo errotan egon ziren, oliba “birgina extra” olioaren ekoizpeneko atal guztiak bertan ikusi ahal izateko.