Lizarraldea BHI-k kulturen astea antolatzen du. Aste honek, elkarbizitza eta kulturen arteko ezagutza sustatzea du helburu. Erresilentziaren inguruko hitzaldiak antolatu dira 4. DBH-ko ikasleentzat. Fisika eta Kimika sakontzen ikasgaiko ikasleek, 3. DBH-ko ikasleei laborategiko saiakuntza ezberdinak erakutsi dizkiete, postre txapelketa egin da, argazkigintzarekin lotutako jarduerak eta ipuinak egon dira. Asteari bukaera emateko jai giroko beste jarduera batzuk egon ziren, xakea, partxisa, kirol jarduerak, ikasleek egindako musika kontzertuak,hala nola irakasle eta ikasleen arteko rock kontzertua. Bonsai, Henna eta atzazalak margotzeko tailerrak egon ziren. Horrez gain, guraso elkarteak eskainitako txokolate on bat dastatzeko aukera egon zen.