Julen Aramendia Lezak, Lizarraldea BHI-ko 4. DBH-ko ikasleak, Espainiako arartekoak antolatutako Giza Eskubideen inguruko marrazketa lehiaketa irabazi du. Lehiaketa honen helburua eskolartekoen giza eskubideei buruzko ezagutza sustatzea da, eta Estatu Espainoleko leku ezberdinetatik bidalitako 3332 marrazki ezberdinek parte hartu zuten aurtengo edizioan.
Maiatzaren 4an, Bigarren Hezkuntzako saileko saria jaso zuen Julenek, Espainiako ararteko den Soledad Becerril eta epaimahaiko beste partaide batzuen eskutik. Hona hemen argazki batzuk: