2014/15 ikasturtean zehar Lizarraldea BHI-n bi eraberritze proiektu atera dira aurrera:
• Lorezaintzako proiektua:
Institutuak berdegune asko ditu eta lorezaintzako irakasleek, ikasleriarekin batera, hauen egokitzapen lanetan aritu dira, lorategiak, mahastia, baratzea, usain belarrak edota negutegi eremu bat sortuz.
• Tiempo Fuera proiektua:
Ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretuak, ikasle bat ikastetxetik egun batzuetarako kanporatzea jasotzen du bere neurrien artean, honek elkarbizitzaren aurkako ekintza larri bat egiten duenerako. Ikastetxeak neurri horren eraginkortasun falta aztertu eta helburuak lortzen ez zirenez, Hezkuntza Departamentuari kanporaketa ez den beste bide bat bilatzea eskatu zitzaion. Gizarte Zerbitzuekin batera, San Jeronimo Egoitzara eta Arieta Haur Eskolara joateko aukera ezarri zen, bertan laguntza lanak egiteko.