Maiatzaren 8an, ostiralean, Jakin-mina programako diplomen banaketa egin zen Nafarroako Museoan. Programa hau JAKIUNDEk, Zientzia, Arte eta Letretako akadeamiak antolatzen du, UPV/EHU-ko Kultura zientifikoko katredarekin batera.
Jakin-mina programa unibertsitate aurreko ikasketak egiten dituzten ikasleei zuzenduta dago eta bere helburua akademikoki motibazio handia duten ikasleen garapen intelektual eta pertsonala da, horretarako jarduera multidisziplinarrak antolatzen dituztelarik, pertsona adituen laguntza eta presentziarekin. Ikasle hauen ezagutza zabaldu nahi da jarduera hauekin, hala nola, haien jakinmina sustatu ezezagunarekiko interesa erakarriz.
Hauek dira parte hartzaileak, haien diploma jaso eta gero: