Pasa den maiatzaren 15ean, Lizarraldea BHI-n, matematikako departamentuak kulturen astearen barruan antolatzen duen “7 probak” txapelketaren IV. edizioaren finala jokatu zen. Finalera, sailkapen fasean puntu gehien lortu zituzten 10 bikoteak pasatu ziren, parte hartu zuten DBH-ko 1. eta 2. mailako 118 ikasleen artean. Finalistak honako hauek izan ziren: Iker Pinillos Martínez eta Xabier Iturralde Moreno, Adrián Lacalle González eta Javier Barbarin Piudo, Pablo Guembe Ibáñez eta Laura Salvatierra Berrueza, Edurado Otamendi Arizaleta eta Dan Furer Lluta Torrico, Nerea Echávarri Lerín eta Ángela Gorricho Echeverría, Marta Jordana Ochoa eta Paula Suberviola Sola, José Jesús Hipólito Usme eta Fernando J. Busto Mén-dez, Amaia Zudaire Alducín eta Amaya Zapata Viguria, Anne Elizaga Lara eta Asier Fernández Lacalle, Ángel Elcano Pinillos eta Nicolás Monreal Corera.
Txapelketaren aurkezlea Alberto Araiz izan zen, Cadena Cope-ko zuzendaria. Antolatzaileen artean honako hauek daude, funtzio ezberdinekin: Fernando Martín diseinatzailea, Natalia Aramendiaren laguntzaz idazkari lanetan, José Goñi koordinatzaile eta arduradun teknikoa eta Mª Jose Goikoetxea, departamentuko irakaslea, bikoteen erantzunen ikuskaria.
Txapelketa 7 aukeren artean zoriz aukeratutako 5 probatan oinarritu zen: Botika (mota guztietako galderak), Erronka (definizioak asmatu lehenengo hiru letrak emanda), Bikoteak osatu (animalia ezberdinak, egiten duten soinuarekin elkartu), Nor edo Zer da? (izena jarri bost irudiei) eta Zifrak (oinarrizko eragiketekin jokatu zenbaki bat lortzeko). Ez ziren atera Hitzik luzeena (9 letra emanda hitz luzeena aurkitzea) eta 5-eko lortu (5 enuntziatuko kiniela, non 1, 2 edo X kokatu behar zen, baldin eta emandako bi aukeretako bat edo biak zuzenak ziren, edo biak okerrak).
Probak egin ahala, bikoteak kanporatzen joaten ziren. 5ak burutu eta gero, berdintasuna nagusi izan zelarik, Anne Elizaga Lara eta Asier Fernández Lacalle-k osatutako bikotea atera zen irabazle, Iker Pinillos Martínez eta Xabier Itu-rralde Moreno, bigarren postuan geldituz.
Bukatzeko Cristina Pinillos-ek, ikastetxeko zuzendariak, eta Mª José Goicoechea eta José Goñi irakasleek sariak banatu zituzten: txokolatezko arrautzak denontzako eta Bombones Torresek egindako txokolatezko Pi zenbakiak irabazleentzako, hauxe baita Matematika Departamentuko maskota.