PROIEKTU SOLIDARIOAK IES TIERRA ESTELLA–LIZARRALDEA BHI
Proiektu solidarioak Institutuaren ezaugarri bat dira. Aurten ere ikasleek ez dute hutsik egin eta 10.400 euro bildu dira gabonetako 35 saskien bidez.
Diru horrekin honako proiektuak lagunduko dira:
- Ruwengeri-n (Ruanda) dauden etxebizitzak.
- Kirol pisten eraikuntza Benin-en, Sinendé/Fo-Bourè,
- SOS Himalaya Fundazioarekin kolaboratu Nepalen eskolak eraikitzeko.
Klase bakoitzak bere saskia egiten du ikasleek eramaten dituzten produktuekin. Ikasle hauek arduratzen dira ere boletoak saltzeaz. Ikaslego eta irakaslegoaren inplikazio haundia lortzen da eta bide batez, lurralde eta proiektu hauen errealitatea ezagutzen dute ikasleek bertan egondako irakasleen eskutik.
Irakaslegoak ere 4 saski egin ditu eta bildutako dirua, Institutuko ikasle ohi baten haizparentzat doa. Guinea Conacry-tik etorri ziren, eta bai ikasle ohiak zein bere ahizpak gaixotasun arraro bat dute. Hau sendatzeko dagoen tratamendua oso garestia da eta horregatik ematen zaie diru hori.