Muga arkitektonikoen aurrean sentsibilizazioa Lizarran.
Aniztasun Funtzionala duten Lizarraldeko pertsonen erakunde eta Gurutze Gorrikoek lagunduta, 3. PMAReko ikasleek Tere Lerín eta Yolanda Salinasekin batera irteera bat burutu dute, ezagutzeko Lizarran muga arkitektonikoak zer diren eta zein eragozpen suposatzen dieten Aniztasun Funtzionala dutenei. Bide batez egoera konpontzeko hainbat eremutan egiten diren ahaleginak balora ditzaten. Esperientzia hau aurreko urteetan ere bizi izandakoa da eta partaide guztiek ongi baloratu zutena.
