IES Tierra Estella-Lizarraldea BHIn antolaturiko jarduera bati esker, ikasleek DISCAMINO ezagutzeko parada izan zuten. Proiektu horren helburua da Santiagora joan nahi duten baina nolabaiteko arazoak dituzten pertsonei laguntzea. 2009an sortu zenetik, 196 pertsonak jaso izan dute elkartearen laguntza, eta, horri esker, bete ahal izan dute beren ametsa: Santiagora heltzea.
DISCAMINOko kideak diren Gerardo, Ana, David eta Javierren bisitak jakin-min handia piztu zuen ikasleengan. Buru-paralisia izanda ere, zeinuen hizkuntza, teknologia berri zein ahozko hizkuntzari esker, proiektuaren berri eman ahal izan zuten, erakusteko jendeari posible dela oztopoei aurre egitea, zoriontasunaren bidea hartu ahal izateko. Javer Pitillas bidelagun zutelarik, pertsona horiek ezin ahantzizko hiru mezu adierazi zituzten: diagnostiko batek edota hitz batek —desgaitua— ez du zertan zure bizipoza suntsitu; kanpoko laguntzak erraztu egiten du oztopoak gainditzen; eta gu bezalakoa ez dena ezagutzeak gizatiarrago egiten gaitu.