Ikasturte honetan, Hezkuntza Departamentuak berrikuntza proiektu bat onartu digu, “Telebista, Lizarraldea BHI sarean”; eta bere helburua da ikastetxean dugun telebista estudioa erabiltzea. 35 irakasle baino gehiagok parte hartu dute, eta hainbat telebista-saio sortu dituzte ikasleekin batera: elkarrizketak, magazinak, albistegiak, narrazio laburren egokitzapenak, eztabaidak eta abar.
Ikasleek atsegin handiz hartu dute ekimena, zerbait berria eta pizgarria baita haiendako; izan ere, eguneroko edukiekin lan egiteko bertze modu bat da, arrunt diferentea. Gisa horretan, metodologia berriak erabiltzeaz batera, ikasleek modu errealago eta praktikoago baten bidez jasotzen dituzte edukiak.
Bideoak ikusteko, youtubera jo, eta bertan idatzi “ies tierra estella en la red”, edo klikatu zuzenean esteka hau: IES TIERRA ESTELLA EN LA RED