IES Tierra Estella-Lizarraldea BHIko ikasleek institutuko klaseak utzi eta Suhiltzaile Parkera joan ziren azalpenak entzun eta praktikak egiteko. Ordu batzuk besterik ez ziren izan, baina, suhiltzaileen lanaren garrantzia eta haien esku-hartze mota ezberdinak ezagutzeko eta ulertzeko parada izan zuten.

Suhiltzaileek egunero lan egiten duten materialak eta tresnak ezagutu eta probatu zituzten. Bai sutearen aurkako borrokan, bai bestelako esku-hartze motetan, erreskateetan, errepideetako istripuetan maniobrak egiteko, erlekume eta beste animaliak zainketetan, etab.
Geroago eta material erreala erabiliz, lan honetan behar diren gaitasun eta trebetasun guztiak praktikatu zituzten. Nola jokatu sute egoeran, nola lagundu errepidean edo larrialdi egoeran, zauritutako pertsona bat immobilizatzetik DESAren kokapen egokira.

Laburbilduz, goiza polita Tierra Estella-Lizarraldea BHI Institutuko Gorputz Hezkuntza Sailak irakasgaiaren maila guztietan irakasten duen Lehen Soropenak Unitate Didaktikoaren ikusteko eta ikasteko. Azken helburua denek larrialdi baten aurrean nola jokatzen jakitea da. Horrela guztiok seguruago egonen gara.
