• Skip to main content
  • Skip to footer

IES Tierra Estella

Sitio web del IES Tierra Estella

  • HASIERA
  • INSTITUTOA
    • ZUZENDARIAREN AGURRA ETA ONGIETORRIA
    • XEDEA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK
    • NORTZUK GARA?
    • ZER NAHI DUGU?
    • KOKAPENA ETA INSTALAZIOAK
    • ERAKUNDE KOLABORATZAILEAK
    • LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA
    • ESKAINTZA AKADEMIKOA
    • KONTAKTUA
  • IKASTURTEA
    • AZKEN ALBISTEAK
    • GARRAIOA
    • IKASLIBURUAK
    • USP
    • AZTERKETAK
    • IKASLEGOA – IKASGELA BIRTUALA
  • IDAZKARITZA
    • NOLA EGIN MATRIKULA?
      • MATRIKULA: DBH ETA BATXILERGOA
      • HELDUENTZAKO DBH
    • CL@VE
    • DATU PERTSONALEN ALDAKETA
    • DIRU LAGUNTZAK
    • IDAZKARITZA ORDUTEGIA
    • TITULUAK ETA ZIURTAGIRIAK
  • ESKOLA BIZITZA
    • PUBLIKOAREN SARIA
    • BIZIKIDETZA
    • BERDINTASUNA
    • ZUMAKE ALDIZKARIA
    • ARGAZKIEN ETA BIDEOEN GALERIA
    • HEMEROTEKA
    • GURASOEN ELKARTEA
    • PROIEKTUAK ETA BERRIKUNTZA
    • JARDUERA OSAGARRIAK ETA ESKOLAZ KANPOKOAK
  • ORIENTAZIOA
    • ORIENTAZIO AKADEMIKOA ETA PROFESIONALA
  • ERASMUS+

Maria Rivero kantari bizkaitarra institutuan izan zen, “Musikariak ikastetxeetan” programaren 3. edizioaren karietara

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak “Musikariak ikastetxeetan” programa abiarazi zuen 18-19 ikasturtean, eta gure institutuak, euskara departamentuaren kudeaketari esker, orain arteko edizio guztietan parte hartu du, eta balorazioa arras ona izan da. Programaren helburu nagusia da euskal kulturaren eta musikaren arteko zubi-lana sendotzea, aunitzetan musikaren bidezkoa izaten baita ikasleek euskaraz ekoizturiko kulturarekin duten loturarik handiena.

Ikasturte honetan, joan den azaroaren 23an izan genuen lehen saioa gure ikastetxean. Gonbidatua Maria Rivero kantari bizkaitarra izan zen, eta saio bana eman zuen D ereduko bigarren batxilergoko bi taldeetan.

Ikasleek aukera paregabea izan zuten Mariaren ahots xarmagarriak ehunduriko zenbait kantu eder zuzenean aditzeko, kantuen sormenean dauden osagaiak zeintzuk diren ikusteko, eta produkzio lanen zeregin nagusiak ere nolakoak diren jakiteko. Horretaz gain, gonbidatuak azpimarratu nahi izan zuen gaur egun kantariendako zein inportanteak izaten ahal diren bideoklipak, irudien bitartez ere haien kantuen mezuak behar bezala helarazteko; eta ikasleek kontu hori hobeki konpreni zezaten, Maria Riverok eginiko etxegabetzeen inguruko bideoklipa jarri zien, eta ikasleek bereziki estimatu zuten. Azkenik, letraren eta melodiaren artekoak ere hizketagai izan ziren, eta kantariak onartu zuen, oro har, letra dela hasiera batean datorkiona, eta bere emozioek baldintzatuko dutela gerora sortuko duen musika.

Laburbilduz, eta ikasleen iritziak jaso ondotik, saio polita izan zen, eta bete egin zuen egitasmo honen oinarrizko xedea: euskal kultura musikaren bidez hurbiltzea ikasleengana. Gainera, laster, bertze saio batzuk izanen ditugu, eta horien berri ere emanen dizuegu.

Argazkian, Maria Rivero kantariaren emanaldia gure institutuan

Copyright © 2025 IES TIERRA ESTELLA - LIZARRALDEA BHI
Diseño web por: EL ESTUDIO VERDE · WWW.ELESTUDIOVERDE.COM