Azaroaren 30ean “musikariak ikastetxean” programaren eskutik, Mikel Inuntziaga etorri zen gure ikastetxera. Kasu honetan, DBH 4.mailako ikasleek izan zuten aukera bere emanaldia entzuteko. INUN ezizenez ezagutzen dugun artistak hitzaldi musikatua eman zuen. Azpimarratzekoa izan zen artistak azaldu zuen gertutasuna. Ikasleei maiz-maiz egiten zizkien galderak, batik bat sorkuntzarekin erlazionatuak: ea ezer sortzen zuten, ea musikarik jotzen zuten…eta animatu egin zituen ezer sortzen ez bazuten zerbait sortzera.
