Azaroaren 25ean “musikariak ikastetxean” programaren eskutik, Paxkal Irigoyen etorri zen gure ikastetxera. Lehenengo batxilergoko ikasleak egon ziren bere emanaldiaz gozatzen. Artista Behe-nafarrokoa izaki, bertako hizkera hobeto ezagutzeko aukera izan zuten. Nahiz eta oso hurbileko euskalkia ez izan, oso gustora egon ziren.
Berak erabiltzen dituen hainbat musika baliabide ezagutzeko ere parada izan genuen.
