Aurreko urteetan bezala, aurten ere Lizarraldea BHI-ko ikasleek hainbat proiektu solidarioekin kolaboratzeko ekimena martxan jarri dute. Talde bakoitzak gabonetako saski bat prestatu dute, ondoren zozketatu dutena. Lortzen den dirua lau proiektu solidarioekin elkar lan egitea ahalbidetzen du: SOS Himalaya (Nepal), SLNE/ANAS (Sahara), Behar Bidasoa eta Benin. Zentroaren helburuen artean, eta ekintza orokorrago batzuen barnean, balore ezberdinen sustapena errealitate ezberdinen ezagutzarekin dago.
