Abenduaren 18an Jon Arretxeren bisita izan genuen BHI Lizarraldean, eta DBH 4. mailakoek bere hitzaldia entzuteko aukera izan zuten. Bere hitzaldian, lehenik idazle munduan nola sartu zen azaldu zigun, eta gero bere liburuak idazteko prozesua nolakoa den. Liburua Parisen kokatua dagoenez, bertan pasa zituen egunetako argazki zenbait erakutsi zizkigun, istorioaren testuingurua hobeki uler genezan. Ondoren, ikasle bakoitzari nahi zuena galdetzeko parada eman zien, eta bukatzeko, hiru liburu berri oparitzeaz gain, ikasleei Morto Vivace liburuak sinatu zizkien, eskaintza eta guzi!
Bertaratutako Ikasle nahiz irakasleen balorazioa oso positiboa izan da.
Mila esker eta eguberri on!
Euskara Departamentua