Ikasturte osoan zehar, 3.DBHko ikasleek, irakasgai ezberdinetan, gizartean dugun genero-desbertintasunaren inguruan sakondu dute.
Musikan, taldeetan, genero desberdintasuna zeinen agerikoa den eta hauen abestien letretan eta bideoklipetan matxismoa zeinen errotua dagoen aztertu dugu.
Honen guztiaren inguruan, luze hitz egin genezake baina, musikari bere lana egiten utziko diogu. 3.DBHko ikasleen ahots eta musikak, gaur martxoaren 8an eta urteko egun guztietan berdintasuna aldarrikatzen dute!
Huntza taldearen “Zer izan”en bertsioa.