Urriaren 6tik aurrera, IES Tierra Estella-Lizarraldea BHIko Ingeles Departamentuak prestakuntzarako klaseak eskainiko ditu, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingeleseko B1 eta B2ko tituluak lortzeko.
Klaseak arratsaldez izanen dira, eta gure departamentuko irakasleek emanen dituzte. Klaseen prezioa sarturik dagoenez maila bakoitzaren azterketako matrikulan, ez du kostu gehigarririk izanen.
Bi mailak talde ezberdinetan banatuko dira, eta ikasleen onarpena honako irizpideei jarraikiz eginen da:
- B1: asteazkena, 16:00-17:00.
- Inskripizioaren ordenari jarraikiz, taldea osatu arte.
- B2: asteazkena, 17:00-18:00.
- Inskripzioaren ordenari jarraikiz, lehentasuna izanen dute 4. DBHko eta 2. batxilergoko ikasleek, zeren eta 1. batxilergoko A, G eta D ereduetako ikasleek aukera izanen baitute B2 prestatzeko goizeko ordutegian, talde espezifiko batean,
Ikasleak berdin artatuko ditugu, eta arestian aipatutako harrerarako irizpideak ezarriko dizkiegu.
NUHEOko B1 eta B2ko azterketetan matrikulatzeko epea lehen ebaluazioan zehar jakinen dugu, ez baitute oraindik datarik igorri. Nolanahi ere, interesaturik dauden ikasleek ondoko formularioa bete beharko dute urriaren 4a baino lehen: enlace/esteka (https://forms.gle/wM13xjRAA9XEj8Gx7)
Adeitasunez,
Lizarraldea BHIko Ingeles Departamentua
Estella-Lizarra, 2021eko irailaren 23a