Azaroak 25
Aurten ere institutuak garbi adierazi du bere arbuioa emakumeenganako indarkeriaren aitzinean. Lehenik, elkarretaratze bat egin dugu patioan, eta horren ondotik, gure hiru ikaslek “Malo” kantua eskaini digute, modu hunkigarrian eskaini ere. Azkenik, 4. DBHko ikasleek Asun Casasolarekin egoteko aukera izan dute, eta Nagoreren amak alaba hil ondotik bizi izan dituen emozioen eta egoera berezien berri eman die ikasle horiei.