Bigarren urtez jarraian, ingeles departamentuak “Ugly Jumpers” lehiaketa antolatu du. Gabonetako jertseak dira, tradizio amerikar batetik datozenak eta dekorazio originalak dituztenak. Horregatik, Gabonetako espiritua piztu nahi dute, eta oporren aurreko egun hauetan alaitasun eta dibertimendu pixka bat gehitu.
Parte-hartzea borondatezkoa izan da eta klase bakoitzean lehiaketa txikiak egin dira. Irabazleek abenduaren 22an ospatu zen institutuko finalera pasa ziren eta kiroldegian lehen atsedenaldian egin zen. Bertan sariak banatu ziren eta Gorputz Hezkuntzako departamentuak antolatutako Eguberrietako koreografia bat dantzatu zuten.
Eskerrik asko jertseen sorkuntzan ilusio eta sormen handiz parte hartu duten ikasle guztiei.
