Sanju Mauleón Etxeberria, ikastetxeko ikasle ohia eta Gazteen Europako Parlamentuko kidea gurera etorri da. 4. DBHko eta 1. batxilergoko ikasleekin bildu da eta bere esperientzia kontatu die eta, bide batez, erakunde horren funtzionamenduaren berri eman die. Hitzaldiaren helburu nagusia aurten Hueskan eginen diren eskualdeko saioetara joateko gonbidapena luzatzea izan da. Saioetara joateko interesa duten ikasleek baldintza bakarra bete behar dute, ingeles maila on bat izatea. Jendea ezagutzeko, gaur egungo gaien inguruan solasteko eta eztabaidatzeko eta noski jendea ezagutzeko aukera paregabea da.