• Skip to main content
  • Skip to footer

IES Tierra Estella

Sitio web del IES Tierra Estella

  • HASIERA
  • INSTITUTOA
    • ZUZENDARIAREN AGURRA ETA ONGIETORRIA
    • XEDEA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK
    • NORTZUK GARA?
    • ZER NAHI DUGU?
    • KOKAPENA ETA INSTALAZIOAK
    • ERAKUNDE KOLABORATZAILEAK
    • LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA
    • ESKAINTZA AKADEMIKOA
    • KONTAKTUA
  • IKASTURTEA
    • AZKEN ALBISTEAK
    • GARRAIOA
    • IKASLIBURUAK
    • USP
    • AZTERKETAK
    • IKASLEGOA – IKASGELA BIRTUALA
  • IDAZKARITZA
    • NOLA EGIN MATRIKULA?
      • MATRIKULA: DBH ETA BATXILERGOA
      • HELDUENTZAKO DBH
    • CL@VE
    • DATU PERTSONALEN ALDAKETA
    • DIRU LAGUNTZAK
    • IDAZKARITZA ORDUTEGIA
    • TITULUAK ETA ZIURTAGIRIAK
  • ESKOLA BIZITZA
    • PUBLIKOAREN SARIA
    • BIZIKIDETZA
    • BERDINTASUNA
    • ZUMAKE ALDIZKARIA
    • ARGAZKIEN ETA BIDEOEN GALERIA
    • HEMEROTEKA
    • GURASOEN ELKARTEA
    • PROIEKTUAK ETA BERRIKUNTZA
    • JARDUERA OSAGARRIAK ETA ESKOLAZ KANPOKOAK
  • ORIENTAZIOA
    • ORIENTAZIO AKADEMIKOA ETA PROFESIONALA
  • ERASMUS+

HITZALDIA: “TRAFIKO-ISTRIPUEN PREBENTZIOA”

Otsailaren 11n, polizia foralak hitzaldi bat eman zien 1. batxilergoko ikasleei, trafiko-istripuen prebentzioaren inguruan kontzientziatzeko helburuarekin. Azken hogei urteetan, istripu-kopuruak nabarmen beheiti egin badu ere, xede nagusia da biktimarik gabeko egoera batera iristea, eta horretarako bada oraindik zer egina. Hori dela eta, institutuak ere lagundu egin nahi du ekimen horretan. En lo que dura un parpadeo bideoa ikusi ahal izan zuten gure ikasleek; bertan, bikain aletzen dira batez ere gazteen artean gertatzen diren istripuen kausa nagusiak, eta istripu horiek ekartzen dituzten ondorio latzak. Horiekin batera, lekukotza ezin interesgarriagoak aditu ahal izan zituzten ikasleek: istripuetako biktimenak, errepideetan ibiltzen diren profesionalenak eta ospitaletako langileenak. Eta bereziki txundigarriak egin zitzaizkien istripuetako biktimek eta horien senideek egindako adierazpen hunkigarriak. Gainera, ikasleek zuzenean aditu ahal izan zuten istripu baten ondorioz kalte larriak jasandako neska gazte baten lekukotza: kontatu zien nola gertatu zen istripua, nola bizi izan zuen, eta zer egin behar izan zuen pairaturiko ondorio fisiko zein psikologikoak poliki-poliki gainditu ahal izateko. Horiekin batera, garbi utzi nahi izan zien ikasleei horrelako istripu batek norberaren inguruan —familia, lana, giza-harremanak— duen eragin ezin latzagoa. Ez dugu sekula irudikatzen halako egoera bat gerta dakigukeela, baina… “menturaz, egun batean zu zeu izaten ahal zara antzeko egoera bat deitoratuko duzuna” (“Adiós, mamá”, Shé).

Copyright © 2025 IES TIERRA ESTELLA - LIZARRALDEA BHI
Diseño web por: EL ESTUDIO VERDE · WWW.ELESTUDIOVERDE.COM