Martxoaren 25ean, Euskara Departamenduak antolatuta, Leitzara joan ginen goiz pasa, Iñaki Perurenak bertan duen museoa ezagutzeko asmoz. Oso bisita aktiboa izan zen, ikasleek denetarik egin baitzuten: Iñaki Perurenaren ibilbidea ezagutu bideo baten bidez, harriak jaso, soka-tiran aritu, museoa bisitatu, katapulta martxan ikusi, paseo bat eman Perurenak egindako margoak ikusiz eta abar. Leku zoragarri horretaz benetan gozatu ahal izan zuten.
















