Asteazken honetan, martxoaren 30ean, goizeko azken bi orduetan, Javier Armentia, Iruñeko Planetarioko zuzendari eta dibulgatzaile zientifikoa, etorri da Lizarraldea BHIra. Helburua Batxilergoko 1. mailako ikasleekin hitzaldi-solasaldia egitea zen, “Sinesgaitza sinestea” izenburupean. Hitzaldi horrek pentsamendu kritikoa, eszeptikoa eta gogoetatsua zabaltzen du, eta hainbat sasizientzia eta sasi-teknologia kritikatzen ditu, hedapenerako erraztasun mediatikoa aprobetxatuz, irrazionalak direlako eta gizarte-arriskua dakartelako. Jarduera hau Filosofia Sailak antolatu du.




