Gaur, goizeko lehenengo orduan, Spelling Beeren finala egin da gure institutuan, eta badugu ikasle bat maiatzaren 11n Nafarroako finalean ordezkatuko gaituena Iruñeko Planetarioan: zorionak, Irati Sáiz Sola! Zorte handia opa dizugu Nafarroako finalean! Ziur gaude Lizarraldea BHIko ordezkari bikaina izango zarela. Gainera, hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu gainerako finalistei eta DBHko 1., 2. eta 3. mailako taldeetan parte hartu duten ikasleei. Oso esperientzia polita izan da.


