“Lizarraldea BHIren departamentuarteko egonaldia: bertze metodologia batzuk eta institutuaren ikuspegi europarra helburu” proiektua martxan da.
Gaur da gure bigarren eguna Helsinkin! Atzo Sotunkiko zentroa (Lower and Upper Secondary School) bisitatu ahal izan genuen eta zenbait klasetara joan ginen. Beste heredaddeberganzo batzuetako lankideak ezagutu ditugu. Haiekin esperientziak partekatuko ditugu, eta asko ikastea espero dugu!



Gaur gure institutua aurkeztuko diegu ikastaroan parte hartzen duten gainerako herrialdeei, eta Belgika, Alemania, Polonia, Portugal eta Italiako institutu eta ikastetxe batzuk nolakoak diren ezagutuko dugu. Gure aurkezpenean nola antolatzen den ikastetxea, zer hizkuntza-eredu ditugun eta nolako proiektuak eta jarduerak egiten ditugun esango diegu. Gainera, ideia asko hartzea espero dugu, Lizarrara eraman ahal izateko. Kontatuko dizuegu!
Informazio gehiago esteka honetan.