Gaur, Ingeles Komunikatiboa ikasgaiko ikasleek (DBHko 2. mailako A, B, C, D eta E taldeak) Lizarrako bisita gidatua eskaini dute joan nahi izan duten familientzat eta irakasleentzat. Hirian zehar ibili gara bi orduz, eta hainbat interesguneren historiaren berri eman digute. Oso interesgarria izan da, eta aurretik gida-lana egiteko egin duten prestakuntza eta ahalegina ikusi dira. Zorionak bisita gidatuagatik. Congratulations! Well done!




