Ikasturte honetan zehar, DBH 1. G eta Hko ikasleek harremana egin dute Donibane Garaziko Zitadela ikastetxeko ikasleekin; eskutitzak elkar trukatu dituzte eta hortaz gain, Lizarra, Lizarraldea eta gure ikastetxea nolakoak diren azaltzen duen bideo bat bidali zieten Garaziko ikasleei. Azkenik, aurreko ostegunean Lizarrara etorri ziren eta elkar ezagutzeko parada izan genuen.
Goizean, harrera egin eta gero, elkar ezagutza jolasak egin zituzten eta beraien gutunkideari aurpegia jarri ahal izan zioten azkenik! Elkar ezagutzeko aukera izan zuten eta une ederrak igaro zituzten. Bukatzeko, abesti batzuk kantatu genituen elkar agurtzeko. Ikasleek izugarri ongi pasatu zuten eta badirudi euskarak lotzen dituen harreman hauek luzaro iraungo dutela.
Ayuntamiento de Estella / Lizarrako Udala

