Gaur zorte handia izan dugu Marken bisita jasotzean. Harekin gozatu eta ikasi dugu Erresuma Batuarekin zerikusia duten gai kulturalei buruz. Bidaia bat egin dugu geografian, gastronomian, monarkian eta musika britainiarrean zehar, eta oso bisuala eta entretenigarria izan da. Gainera, bertako pertsona bati ingelesez entzun ahal izan diogu eta ikasitako guztia praktikatu ahal izan dugu. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu DBHko 1. , 2. eta 3. mailako ikasleei, asko inplikatu baitira. Ea etorkizunean errepikatzen dugun!














