Lizarraldea BHIko irakasle eta ikasle batzuek, SOS Himalayarekin batera, salmenta solidarioko postu bat antolatu dute bihar, osteguna, goizeko 9,30etatik 14,00etara Behe Nafarroa kalean, Lizarrako merkatuaren inguruan.
Bildutako dirua SOS Himalaya Iñaki Ochoa de Olza Fundaziora bideratuko da. Hainbat saltokik emandako arropa salduko da.