Urriaren 24-30ean “Mendia eta elkartasuna” astea ospatu zen Lizarran. Hilaren 26an, Lur Iribarrenek eta SOS Himalayako ordezkariek sentsibilizazio-jardunaldiak egin zituzten gazteekin Lizarraldea BHIn. Bertan, batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleak izan ziren. Oso goiz atsegina eta parte-hartzailea izan zen ikasleentzat. Bestetik eta aste horrekin lotuta, hilaren 27an, UCE, PMAR, DIVER eta PCAko ikasle eta irakasleek azoka solidario bat antolatu zuten, zenbait markek SOS Himalayari emandako arropekin. Oso pozik gaude proiektu hauekin elkarlanean aritzeaz.