Joan den azaroak 2an, 1. Batxilergoko gaztelerazko A/B taldeak Lizarrako Suhiltzaileen Parkera joan ziren Nafarroako Suhiltzaileen instalazioak, ogibidea eta jarduteko moduak ezagutzeko xedeaz. Bereziki, eta Gorputz Heziketako esparruarekin bat eginez, Lehendabiziko Sorospenen eta Oinarrizko Bizi Euskarriaren oinarrizko ezaugarriak birpasatu zituzten prestatutako anbulantzia baten eta suhiltzaile adituen azalpenen laguntzaz. Ikasleek hainbat tailerretan parte-hartu zuten ogibide berri bat sakontasuenz ezagutzeko asetasunez eta, aldi berean, klasean azaldutako edukiekin lotuz. Izugarrizko arrakasta izan zuen bisitak!