Pasa den ostiralean, azaroak 25, Lizarraldea BHI-k urtero bezala hainbat ekintza antolatu zituen emakumeen aurkako indarkeria salatzeko. Azken hamar urteetan bezala, Asun Casasola, Nagore Laffage-ren (2008-ko sanferminetan hildako gaztea) ama, eta Lizarrako udaletxeko bardintasuneko teknikaria den Tere Sanz egon ziren gurekin, bai patioan egin zen kontzentrazioan eta baita 4.DBH-ko ikasleei emandako txarlan.