Jakingo al zenuke Justizia zer den esaten? Zer da justua eta zer ez eta zergatik? Zein baliabide ditugu gizarte moduan injustiziari aurre egiteko? Ba al dakizu nola ospatzen zein gauzatzen den epaiketa bat? Eta zein profesionalek parte hartzen duten epaiketa batean?
Filosofiako mintegiak “Justizian heztea” programa gure zentrora ekarri du galdera horien guztien erantzunei hurbilpena egiteko xedeaz. Horretarako, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko profesionalak etorri eta, 2DBHko ikasleen laguntzaz, epaiketa baten simulazioa egin zuten. Eta zuk, ba al dakizu nola aplikatzen diren legeak?