Ikasturte honetan Bookflixa dugu zentroan, hau da: liburuen Netflixa. Institutuaren sarreran, gure liburutegiko berrikuntzen, gomendioen eta libururik ezagunenen Bookflixa aurki dezakezue. 1DBHko eta 1ºESOko korridoreetan, ikasgeletako Bookflixak aurki ditzakezue. Bertan, gure ikasleek, “irakurri eta parteka ezazu” ekintzetan irakurri dituzten liburuak erakusgai daude. “Irakurri eta parteka ezazu” ekintza hurrengo honetan datza: gure 1DBHko eredu guztietako ikasleek, astelehenero, 10 minutuz irakurtzen dute saio horretako irakaslearekin batera. Ostera, ikasleek, irakurri dituzten liburuak Bookflixean partekatzen dituzte. Horrez gain, ikasgelan, ikasle zein irakasle bakoitzak haren inpresioak partekatzen ditu elkarrizketa dialogikoaren bitartez. Eta zuk? Zein liburu gehituko zenituzke zure Bookflixean?.









