Bideo honen bitartez, Psikologiako ikasleek, Platonen “Haitzuloaren mitoa” gogora ekarri dugu genero ikuspegi kritikoa ezarri diogularik M8 aitzakiatzat hartuz. Modu horretan, bi mundu irudikatu ditugu: alde batetik, gaur egun bizi dugun mundu zapaltzailea non haitzuloaren barruan gauden eskuak loturik txikitatik emakumeoi esaten dizkiguten mezu zapaltzaileek burumakur eta zaurgarri uzten gaituztelarik. Bestetik, gizarte moduan lortu beharko genukeen mundu berdinzale zein askatzaile bat. Horren adierazle dira mezuek haitzuloaren kanpoaldean hartzen duten kutsu berria zein emakumeok dugun elkartasuna. Azkenik, aipatzeko modukoa da ere hautatu dugun musikak berezko bi zentzu dituela: batetik, “Quemando” izenburua duenez, jatorrizko mitoan agertzen den suari (Heraklitori erreferentzia egiten dioena) men eginten dio. Bestetik, sistemaren zapalketarekiko sentitzen dugun erremindua aditzera ematen du.