Pasa den asteazkenean, hilak 8, M8 ospatu genuen hainbat kurtsotara zuzendutako ekintza ezberdinen bitartez: lehenik eta behin, 1. patioan, kontzentrazio bat egin genuen. Ondoren, 2. batxilergoko ikasleek 3. eta 4. DBH eta 1. eta 2. batxilergorako hitzaldi zein tailer batzuk antolatu zituzten. Besteak beste, historian zeharreko emakumezkoen “Nor da nor?”, “Haitzuloaren mitoa” eta M8 bideoa ikusi zen eta “El orden de las cosas” laburmetraiaren inguruko hausnarketa kritikoa egin zen ere. Gainera, urtero egiten den legez, ikasleek “sorgin dantza” dantzatu zuten. Dagoeneko, zentroaren tradizio bihurtu da. Lizarraldea BHIn, martxoak 8 gaur eta beti da.







