23/03/6an eta 23/03/13an, Industria Teknologia eta Teknologia I eta II ikasgaia ikasten ari diren Batx1, Batx2 eta DBHko 4. mailako gure ikasleak Mondragon taldeko Embega enpresa bisitatzen egon dira.
Egiten dituzten produkzio-prozesu ezberdinak erakutsi dizkigute: -Etxetresna elektrikoetarako heldulekuen fabrikazioa, -Pertsona/makina interfazeak, -Inprimatutako estankotasun-junturak.
Mila esker Embega enpresari emandako tratuagatik eta ikasleen harreran egindako lan paregabeagatik.