Tierra Estella-Lizarraldea BHIk hainbat urte daramatza ANAS-Sahararekin lanean kontzientziazio eta diru-bilketa jardueretan. Ikasturte honetan, urtero egiten ditugun jarduerez gain, batxilergoko 1. mailako ikasle batzuek proiektu bat prestatu dute eta horren batnean, Aste Santuan, Tindoufeko errefuxiatuen kanpaleku batera bidaia egingo dute. 11 ikaslek eta 4 irakaslek hartuko dute parte. Hainbat biztanleria-sektorerekin (haurrak, emakume gazteak, ezinduak…) jarduerak egingo dituzte, eta hainbat material biltzen ari dira sahararrei emateko. Informazio gehiago karteletan.