Muga politikoek mundu justuago bat eraikitzen lagutzen dute edo eragozten dute? Galdera horri buruzko gogoeta egin zuten batxilergoko 133 ikasleek Nafarroako XI. Filosofia Olinpiadan. 2. batxilergoko gure ikasle Nadia Alcaldek akzesit bat jaso zuen gaiari buruz egindako disertazioagatik. Bertan, egungo globalizazioaren testuinguruan kantiar proposamenaren aldeko eta kontrako argudioak baloratu zituen.