Gaur Patxi eta Lourdes etorri dira, Hare Haizea elkartetik, Urola Garaiko sharaui herriko lagunak. 25 kilo ezti eman dizkigute laster egingo dugun bidaian kanpamentuetara eramateko. Gainera, Saharako herriarekin lankidetzan izandako esperientzia luzeaz hitz egin digute, eta aholku ugari eman dizkigute. Eskerrik asko zuen ekarpenagatik eta bisitagatik!