Martxoan zehar Batxilergoko 2. mailako ikasleak ikasketa orientazioko hainbat jarduera eduki dituzte. Martxoaren 2an Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Iruñeko Lanbide Heziketako zentruak (Donpaea, Osasun Eskola, Arteen Eskola eta Hezitzaleen Eskola) bisitatu zituzten. Bestalde, martxoaren 10ean Lizarraldea BHI-ko ikasle ohiekin topaketa bat eduki zuten, Batxilergoaren ondoren egindako ikasketak azaldu eta hain esperientzik partekatzeko.