Batxilergoko 1. mailako ikasleak eta San Jerónimo eta Santo Domingo egoitzako lagunak elkartu ziren aurreko asteazkenean. Bertan emozioak, sentimenduak, irribarreak eta lankidetza izan ziren nagusi. Egoiliarrak institutura etorri ziren Batxilergoko 1. mailako ikasleek Gorputz Hezkuntza egindako musikalak ikusi eta disfrutatzera. Goiza gure ikasleekin batera dantzan amaitu zuten. Gure ikasleen lana eskertu eta hurrengo ikasturtean itzultzeko asmoa agindu zuten. Generazioen arteko jarduerak oso beharrezkoak dira gure ikasleentzat.







